Asteburuko agenda 2013-04-19

15 saiotik gora asteburuan

Gaur Tolosan, Iruñean, Beran, Zestoan, Gasteizen, Lazkaon eta Lizarran izango dira saioak; bihar Zubirin, Mutrikun, Gasteizen, Beran, Zarautzen eta Basaurin eta igandean Mallabian, Villatuertan eta Iruritan.
 Uda gerturatzen ari da eta gero eta gehiago dira asteburuetan antolatzen diren bertso-saioak. Asteburu honetarako 17 bertso-ekitaldi daude iragarrita.

 Gaur Tolosako Leidor Antzokian "Bi arreba" emanaldi berezia eskainiko dute Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano-joleak iluntzeko 20:30etatik aurrera.

 Iruñean, berriz, bertso-afaria izango da ordu berean Ezpondapea elkartean. Aitor Mendiluze eta Jexux Mari Irazu jardungo dira kantuan.

 Beran jaialdia dago iragarrita San Jose zahar-etxean arratsaldeko 17etarako. Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Egoitz Gorosterrazu eta Iban Garro dira bertan kantatzekoak. Ainhoa Larretxeak jarriko dizkie gaiak.

 Zestoan ere bertso-afaria izango da iluntzeko 21etan Ederki Zentroan. Julio Sotok eta Iker Zubeldiak berotuko dute giroa.

 Gasteizen emanaldi bat baino gehiago izango da gaur. Alde batetik, Gaztetxean bertso-saioa egingo dute gaztetxearen urteurrena ospatzeko iluntzeko 20:30etan. Iñaki Viñaspre, Jone Uria, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Fredi Paia eta Unai Iturriagak kantatuko dute Josu Goikoetxea gai-jartzaile dutela.

 Bestetik, bertso-saio musikatua dago iragarrita Gasteizko Andra Mari Zuriaren enparantzan iluntzeko 21etan. Jagoba Apaolaza eta Ander Solozabal jardungo dira kantuan.

 Lazkaon bertso-afaria egingo dute elkartean Uxue Alberdik eta Onintza Enbeitak.

 Bukatzeko, Lizarrako Euskal jaien barruan, bertso-saioa iragarri dute Katxetas tabernan iluntzeko 21etan. Aimar Karrika eta Julen Zelaieta dira bertan kantatzekoak.


 Biharko ere bete-betea dator agenda. Zubirin plaza libreko saioa egingo dute Ugandarekin elkartasun egunaren barruan. Triki-bertso-poteoa izango da arratsaldeko 17:30etan. Aimar Karrika eta Julen Zelaieta ariko dira bertan.

 Mutrikun ere jaialdi handia izango da, plazatik gaztetxerako orain arteko txapeldunen bertso-saioa egingo baitute arratsaldeko 18etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute: Agin Rezola, Ane Labaka, Nerea Ibarzabal, Xabi Astigarraga, Iñaki Apalategi, Jokin Labayen, Ander Lizarralde, Oihana Bartra, Xabat Galletebeitia, Unai Gaztelumendi, Gorka Ostolaza "Potxis" eta Iñigo Eizagirrek.

 Gasteizen, Euskharan elkartearen urteurrena dela eta, bertso-bazkaria antolatu dute Amaia Zentroan. Iñaki Viñaspre, Oihane Perea eta Ander Solozabal jardungo dira kantuan.

 Beran ere bertso-bazkaria izango da eguerdiko 14:30etan Kaxerna tabernan. Manu Goioganak eta Patxi Castillok kantatuko dute.

 Bukatzeko, Zarautzen "Euskaraz osasuntsuago" izenburudun bertso-saioa egingo dute gaueko 22:30etan Modelo Aretoan. Julio Soto, Miren Amuriza, Felix Zubia, Amets Arzallus, Jon Maia, Iker Zubeldia eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bertsotan. Gai-jartzaile lanak beste bertsolari batek beteko ditu: Nahikari Gabilondok.

 
 Azkenik, iganderako beste lau saio daude iragarrita. Basaurin jaialdia izango da arratsaldeko 18etan Basozelai gizarte-etxean. Miren Amuriza, Jone Uria, Arkaitz Estiballes, Amets Arzallus eta Jon Maia dira kantatzekoak Maite Berriozabal gidari dutela.

 Mallabian ere jaialdia antolatu dute arratsaldeko 17:30etarako, pilotalekuan. Julio Soto, Beñat Ugartetxea, Odei Barroso, Igor Elortza eta Unai Iturriagak kantatuko dute. Asier Ibaibarriaga izango dute gai-jartzaile.

 Villatuertan plaza libreko saioa izango da goizeko 11:30etan. Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Ioar Tainta jardungo dira kantuan.

 Iruritan, berriz, Uxue Alberdik eta Andoni Egañak kantatuko dute arratsaldeko 18etan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa