Kataxulo Txapelketa 2013-04-22

Oier Aizpurua txapeldun

Joan zen ostiralean egin zen finala Oiartzungo Gaztetxean. Maialen Akizurekin jokatu zuen buruz burukoa zarauztarrak. Atzetik gelditu ziren Txaber Ormazabal, Manu Goiogana, Mikel Artola eta Amaia Iturriotz.
 Joan zen ostiralean jokatu zen Kataxulo Txapelketako finala Oiartzungo Gaztetxean. Kanporaketak jokatu ondoren, honako bertsolari hauek sailkatu ziren finalera:

 Amaia Iturriotz
 Oier Aizpurua
 Mikel Artola
 Manu Goiogana
 Maialen Akizu
 Txaber Ormazabal

 Saioa jarraitzeko 100 bat lagun elkartu ziren gaztetxean, giro beroan. Ariketa bereziak jarri zizkieten gai-jartzaileek hasiera-hasieratik bertsolariei, agurrak puntuagarriak izan baitziren. Bitxikeria ugari utzi zituzten bertsolariek. Ondoren, beren ezkerrekoa aurkeztu behar izan zuten bertsolariek, fruitu banarekin parekatuz.

 Behin ariketa bereziak eginda, ofiziotako lanak iritsi ziren, zortziko handian eta zortziko txikian. Bereziki bigarrenean nabarmendu ziren bertsolariak, eta hiru ofizioak entzungai daude Bertsoa.com-en.

 Oiartzungo hitzekin bertso bana bota behar izan zuten bertsolariek gero, eta egokitutako objektuei ere bertso bana bota zieten. Hortxe bukatu ziren seikoteak egin beharreko lanak. Saioa nahiko parekatua iritsi zen honaino, eta ez zen erraza buruz burukora zein helduko ziren asmatzea. Azkenean, epaileek hala erabakita, Maialen Akizu eta Oier Aizpurua sailkatu ziren bigarren fasera. Hemen gaia emanda bina bertso eta koplatako saio bat egin behar izan zituzten. Buruz burukoa osorik dago entzungai.

 Oier Aizpuruak lortu zituen txapela eta entzuleen saria, umore handiko saioa osatuta.

Buruz burukoa
2013-04-19 Oiartzun

Maialen eta Txaber autoan
2013-04-19 Oiartzun

Mikel biloba eta Manu aitona
2013-04-19 Oiartzun

Amaia eta Oier farmazian
2013-04-19 Oiartzun

Agurrak
2013-04-19 Oiartzun

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu