DF Bertsozale Eskola 2013-04-22

Maiatzaren 9an hasiko da aurtengo edizioa

Lau hitzaldi izango dira aurten: Maiatzaren 9an uxue Alberdirena, maiatzaren 16an Julio Sotorena, maiatzaren 23an Jon Maiarena eta maiatzaren 30ean Unai Elizasurena.
 Aurten ere DF Bertsozale Eskola antolatu du Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Aurreko urteetako arrakastari jarraiki, lau hitzaldi antolatu dituzte aurten, maiatzeko lau ostegunetan.

 Uxue Alberdik emango du lehenengoa, maiatzaren 9an: "Begirada feminista bat". Bigarren hitzaldia Julio Sotok emango du maiatzaren 16an eta hau du izenburua: "Bertsolariaren ahotik. Zer dago jendeak ikusten ez duenaren atzean?". Maiatzaren 23an izango da hirugarren saioa, Jon Maiaren "Doinua eta kantaera" hitzaldiarekin. Bukatzeko, maiatzaren 30ean gai-jartzailetzaz arituko da Unai Elizasu "Izan gai-(jartzaile)" hitzaldian.

 Izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 9a arte. Matrikula 10 eurotan jarri dute eta bi modu daude izena emateko: erika@plateruena.net helbidera idaztea edo Plateruenara bertara joatea.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu