Bertsokatu Txapelketa 2013-04-24

Azkeneko kanporaketa jokatuko da gaur

Asier Azpiroz, Maialen Saez de Okariz, Maddi Gallastegi eta Jagoba Apaolaza ariko dira kantuan Gasteizko Garraxi tabernan, iluntzeko 21etan hasita. Bosgarren kanporaketa izango da gaurkoa. Denera 20 bertsolarik hartu dute parte Bertsokatu Txapelketaren hirugarren edizio honetan. Finala maiatzaren 9an egingo dute, ostegunez, Gasteizko Gaztetxean.
 Bukatzera doaz Bertsokatu Txapelketako kanporaketak. Gasteizko Kutxiko tabernariek antolatutako txapelketa honek hirugarren edizioa bete du aurtengoan. Gaurko kanporaketa iluntzeko 21etan jokatuko da Garraxi tabernan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Asier Azpiroz
 Maialen Saez de Okariz
 Maddi Gallastegi
 Jagoba Apaolaza

 Finala maiatzaren 9an jokatuko da Gasteizko gaztetxean, iluntzeko 21etan. Aurreko edizioetan jendetza elkartu izan da bertan. Aurtengoan 20 bertsolarik kantatu dute bost kanporaketatan.

Albiste gehiago

Ipuin kontakizun musikatua 2026-10-19

Otsoko eta Xilili, herriz herri ipuin kantari

Bideopodcasta 2026-10-17

Bidegurutzean jarraitzen dugu

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta