Ostiral eta igandean 2013-04-25

Mutrikuko eta Gasteizko gaztetxeetako saioak Hitzetik Hortzeran

Mutrikuko eta Gasteizko gaztetxeetako saioak Hitzetik Hortzeran
Mutrikuko eta Gasteizko gaztetxeetako saioak aste honetako Hitzetik Hortzeran. Plazatik Gaztetxera eguna ospatu dute Mutrikun eta mendelaurdeneko ospakizunetan dira Gasteizen.
Plazatik Gaztetxera txapelketako hamabigarren edizioa hasi aurretik festa eginaz ospatu dute orain arteko ibilbidea Mutrikun. Egun osoko egitaraua bertso saioak borobildu du. Kantuan orain arte, urtez urte, txapelketa irabazi duten bertsolariak: Iñigo Eizagirre,
Iñaki Apalategi,
Oihana Bartra,
Xabi Astigarraga,
Gorka Ostolaza Potxis, Agin Rezola,
Jokin Labayen,
Unai Gaztelumendi,
Ander Lizarralde,
Ane Labaka,
eta Xabat Galletebeitia-Nerea Ibarzabal bikotea, iazko garaileak. Asanblada eta bertso eskolakoek ariketa xelebreak prestatu zituzten eta Eneko Arratek maisuki jardun zen aurkezle lanetan. Bertsolariak ere jolasti aritu ziren eta publikoa bero. Mundiala atera zen saioa, Hitzetik Hortzerakoen esanetan.

2002an Plazatik Gaztetxera martxan jarri zuen Mutrikuko bertso eskolako kideekin ere egon da Jon Artano. Ekimena martxan jartzeko izan zituzten arrazoiez, orduko oroitzapenez eta gaur egun bertsolaritzarekin duten harremanaz jardun dira.

Gasteizko gaztetxea 1988-2013.

Apezkikuaren lorezainarena izandako eraikina hutsik zegoen 1988an, txori-etxe. Gazte talde batek bertan gaztetxea sortzea erabaki zuen arte. Mende laurden darama Gasteizko alde zaharrean gazte-indarra eta bizi-grina jariatzen ordutik. Ospakizunetan dabiltza egunotan eta Hitzetik Hotzerak bertso saioa grabatu du. Josu Goikoetxeak proposatutako gaiei kantatu zieten: Iñaki Viñasprek, Jone Uriak, Jon Maiak, Unai Iturriagak eta Maialen Lujanbiok.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu