Gaztetxean 22:30etan 2013-04-25

'Bi bala' bertso musikatu emanaldia gaur, Bergaran

Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariek eta Julen Goikoetxeak musikariak bertso-jarri musikatuak eskainiko dituzte Bergarako gaztetxean, gaur, 22:30etan. "Batez ere umoretik eta kritika politikotik joango den emanaldia, bertso musikatuetan ere ohikoak ez diren doinuak baliatuaz.
Aitzol Barandiaran, Iñaki Gurrutxaga eta Julen Goikoetxeak bertso-jarri musikatuak eskainiko dituzte Bergarako gaztetxean, gaur 22:30etan. "Batez ere umoretik eta kritika politikotik joango den emanaldia, bertso musikatuetan ere ohikoak ez diren doinuak baliatuaz.

Emanaldi honen jatorria bi bertsolariek azken Bertso Egunean egindako 'Ze krisi' saio arrakastsua dago. Zenbait herrietatik eskaera ere iritsi zaie emanaldia errepikatzeko. "Hura Bertso Egunerako zen" azpimarratu digu Barandiaranek. "Oraingoa beste emanaldi bat izango da". Bertso jarriak eta abesti ezagunen bertsioak izango ditu oinarrian, RIP, EH Sukarra, Beatlsen besteren bat... bertso moldera ekarriak. Eduki aldetik, berriz, "umoretik jorratuko ditugu hainbat gai, batez ere politika eta gizarte ingurukoak, gure bizimoduaren bueltako kontraesanak..."

Aurrera begirako esperimentu pilotu
Zenbait eskaera izan badituzte ere, gaur gaurkoz, ez dago Barandiaran, Gurutxaga eta Goikoetxearen buruan formato honetan emanaldi eskaintza iraunkorra lantzea. Baina, aukera horri aterik ere ez diote itxi. "Geure zalantza eta kezkak baditugu eta ikusi egin nahi genuke Bergarakoa nola ateratzen den, formatoak ematen duen, jendeak nola hartzen duen... Nolabait esperimentu pilotu gisa ere planteatzen dugu, eta hortik aurrera pentsatuko dugu zerbait eskaintzeko moduan egon gintezken"

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu