Amasa-Villabonan jokatuko da lehenengo saioa eta abenduaren 15ean egingo da finala, BECen. Denera 14 saio izango ditu txapelketak. Aurkezpen ofiziala irailaren 17an egingo da.
Udazkenarekin batera iritsiko da 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Irailaren 29an jokatuko da lehenengo saioa Amasa-Villabonan. Han hasi eta abenduaren 15ean BECen jokatuko den finalera arte 14 saio izango ditu aurtengo Txapelketa Nagusiak. Denera 43 bertsolari izango dira parte hartuko dutenak: herrialdeetako txapelketetatik sailkatuak eta orain dela lau urte finalean aritu zirenak. Honako hau da zerrenda:
Agin Rezola
Ainhoa Agirreazaldegi
Aitor Mendiluze
Aitor Sarriegi
Alaia Martin
Amaia Agirre
Amets Arzallus
Arkaitz Estiballes
Beñat Gaztelumendi
Beñat Lizaso
Beñat Ugartetxea
Eneko Fernandez
Eneritz Zabaleta
Erika Lagoma
Etxahun Lekue
Felix Zubia
Fredi Paia
Iban Urdangarin
Igor Elortza
Iker Zubeldia
Iñigo Mantzizidor “Mantxi”
Iñaki Apalategi
Iñaki Zelaia
Iratxe Ibarra
Jexux Mari Irazu
Jokin Uranga
Jon Maia
Jon Martin
Jone Uria
Julio Soto
Maddi Sarasua
Maialen Lujanbio
Manex Agirre
Miren Amuriza
Nerea Elustondo
Odei Barroso
Oihana Bartra
Oihane Perea
Onintza Enbeita
Sustrai Colina
Unai Iturriaga
Unai Agirre
Xabier Silveira
Bada urtebete Bertsozale Elkartea Bertsolari Txapelketa Nagusia diseinatzen hasi zenetik. Udaren ondoren emango dira Txapelketa Nagusiaren inguruko xehetasun gehiago. irailaren 17an aurkezpen ofiziala egingo da eta irailaren 26an aurkezpen festa.