Joan den asteburuan 2013-05-21

Arabako eskolartekoaren topaketa Aramaion

Aurreko asteburuko bi topaketen ostean, Arabako eskolartekoaren azken-aurreko topaketa ospatu zuten larunbatean Aramaion. Bertan Aramaioko bertso-eskolako haur eta gazteek eta Legutioko bertso-eskoletako gazteek hartu zuten parte. Datorren asteburuan egingo da azken topaketa, eta ekainaren 1ean finala Legution
Aurreko asteburuko bi topaketen ostean, Arabako eskolartekoaren azken-aurreko topaketa ospatu zuten larunbatean Aramaion. Bertan Aramaioko bertso-eskolako haur eta gazteek eta Legutioko bertso-eskoletako gazteek hartu zuten parte. Arratsaldeko 17:30etan hasita Xabi Igoaren aginduetara bertsotan aritu ziren txikiek irudimen, alaitasun eta daukaten bertsolari senaren erakustaldi bikaina egin zieten Santiñan batu ziren adin askotako entzule, lagun eta senitartekoei. Txalo zaparrada beroa jaso zuten, agerian geratu baitzen ikasturte osoan zehar egin duten lan bikaina.

Horien ostean Gazteen txanda izan zen eta hauek ere ez ziren atzean geratu.  Oholtza gaineko bost mutilek saio bizi eta atsegina eskaini zuten, eta eskertzekoa izan zen oholtzan erakutsi zuten plazako jarrera. Publikoak gozatu egin zuen.

Gasteizen sailkatutako Maddalen Arrausi eta Iñaki Tena, eta Zalduondon sailkatutako Egoitz Iradier eta Jon Unai Axperekin batera, Sabin Aranburu eta Peru Abarrategik kantatuko dute Legutioko Arabako bertso-eskolen egunaren barruan ospatuko den eskolarteko finalean.

Mendialdean azken topaketa
Arabako Mendialdean izango da azken topaketa ostegun honetan arratsaldeko 14:30etan hasita. Bertan Ibernalo Ikastola, Maeztuko herri eskola eta Kanpezuko institutuko haur eta gazteek emanaldia eskainiko dute kultur etxean, bertso sorta kolektiboak abestuko dituzte, eta saioan bertan Mendialdeko bertso-eskolako haurren bat-bateko saioa izango dugu.


 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa