Amaia Agirre elkarrizketatuko du Jon Artanok 2013-05-23

Xenpelar Dokumentazio Zentroari bisita Hitzetik Hortzeran

Bertsolari Txapelketa Nagusiaz ere ariko dira programan eta 2009ko edizioko bertsoaldi gogoangarriak eta aurtengorako bertsolariei egindakon argazki-saioko irudiak erakutsiko dituzte.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera bertso-programa izango da ikusgai ETB1en. Ostiral iluntzean emango dute saioa, 21etan. Aste honetan bertso-saio bakarra izango du ardatz: Arrate Illarok eta Andoni Egañak Villabonako Subijana Etxean egindakoa. Bertso bidez eta Amaia Agirre gidari zutela, Xenpelar Dokumentazio Zentroa erakutsi zioten bertsozale talde bati. Bertsoaldiak egin zituzten artxibategian, bulegoetan, grabazio-estudioan... Jon Artano bera ere han izan zen eta elkarrizketa egin zion Amaia Agirreri. Besteak beste, udazkenean hasiko den Bertsolari Txapelketa Nagusiaz aritu ziren. Aurtengo edizioa irailaren 29an hasiko da eta abenduaren 15ean jokatuko da finala BECen. Tartean 43 bertsolari ariko dira kantuan 14 saiotan.

 Bertsolari Txapelketa Nagusiak ere beteko du bere tartea programan. Batetik, 2009ko edizioko bertsoaldi gogoangarriak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak. Bestetik, aurtengo ediziorako bertsolariei egindako argazki-saioko irudiak emango dituzte.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu