Oñatin "Ez gara Palestinaz ari" emanaldi berezia izango da ikusgai; Lemoizen bertso-afaria egingo dute Sebastian Lizasok eta Arkaitz Estiballesek eta Donostian Agin Rezolak eta Alaia Martinek ere bertso-afaritan kantatuko dute.
Maiatzeko azkeneko asteburua bertso-ekitaldiz betea dator. Gaur bertan saio bat baino gehiago dago iragarrita. Oñatin "Ez gara Palestinaz ari" emanaldi berezia izango da ikusgai gaueko 22:30etan Santa Ana antzokian. Unai Muñoa eta Ander Lizarralde ariko dira bertso-sortak kantatzen musikaz lagunduta.
Lemoizen bertso-afaria egingo dute Sebastian Lizasok eta Arkaitz Estiballesek.
Donostian, azkenik, Aieteko Gazte Asanbladaren lehenengo urteurrena ospatzeko bertso-afaria antolatu dute Jolastokin. Agin Rezola eta Alaia Martin dira bertan kantatzekoak.
Bihar ere izango da bertsoaz non gozatua. Bedaion Xabier Amurizak "Lazkao Txiki bat-bateko mirakulua" emanaldi berezia eskainiko du iluntzeko 19:30etan Abaetxen. Horren aurretik, arratsaldeko 17etan, "Bertsolharitza" umeentzako emanaldia izango da Elkartean.
Itziarren bertso-afaritan kantatuko dute Agin Rezolak eta Jexux Mari Irazuk Urberu erretegian. Iluntzeko 21etan hasiko da saioa.
Zornotzan Bolarien eguna dela eta bertso-bazkaria antolatu dute Jon Maia eta Xabier Amurizarekin.
Ondarroan asteburu osoan bertso-eskola feminista bat nola egin azaltzen ariko dira Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi. Goizeko 10etan hasiko dira.
Legorretan bertso-bazkaria antolatu dute eguerdiko 14etan. Julio Soto eta Iker Zubeldia ariko dira kantuan udal pilotalekuan.
Eibarren euskal jaia ospatuko dute bihar eta herri kirolarien saioaren barruan bertsolariek ere kantatuko dute eguerdiko 12etan. Ondoren, arratsaldeko 18:30etan, bertso-triki herri parrandan kantuan ariko dira Manu Goiogana eta Mikel Arrillaga Untzaga karpatik abiatuta.
Aramaion, Eguzkierripa Rock jaialdiaren barruan, bertso-poteoa antolatu dute eguerdiko 12:30etan hasita. Beñat Burgi "Bonbila", Beñat Zalakain, Paula Amilburu, Maria Izaga eta Sabin Aranburu jardungo dira bertsotan. Ondoren, iluntzeko 21etan, Bertso-Tavern emanaldi berezia eskainiko dute Jagoba Apaolazak eta Ander Solozabalek.
Donostian, Loiolako Gaztetxearen urteurren ekitaldien barruan, bertso-bazkaria antolatu dute. Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendik kantatuko dute bertan.
Eratsunen bertso-pilota saioa izango da arratsaldeko 18etan plazan. Iker Gorosterrazu eta Alazne Untxalo dira bertan kantatzekoak.
Tolosan bertso-musikatu saioa izango da arratsaldeko 16etan Plaza Berrian. Unai Mendizabal eta Haritz Mujika jardungo dira kantari.
Oñatin, Araotz auzoko frontoian, bertso-afaria egingo dute Julio Sotok eta Andoni Egañak.
Azkenik, Segurako Elorri elkartean bertso-bazkaritan ariko dira Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi eguerdiko 14:30etan hasita.