BBK sariketa 2009-03-18

Lea Artibaik egin du aurrera

Bilboaldeari nagusitu zitzaion astelehenean Bilbon egindako saioan. Gaur bigarren finalerdia jokatuko dute Ipar Uribek eta Arratiak.
 BBK sariketak talde finalista bat dauka: Lea Artibai. Astelehen goizean Bilboaldearekin lehiatu zen Bilboko Gabriel Aresti Institutuan. 200 bat ikasle bertaratu ziren saioa entzutera. Iazko txapeldunak kanpoan gelditu dira, beraz. Azkenean, horrela gelditu ziren puntuazioak:

 LEA ARTIBAI (392,5 puntu)
  18 urte arte: Nerea Ibarzabal, Josune Aramendi eta Elene Lejarzegi: 161,5 puntu
  19-24 urte: Xabier Iturraspe, Xabat Galletebeitia eta Eneko Arrate: 231 puntu

 BILBOALDEA (376,5 puntu)
  18 urte arte: Eire Larrea, Txaber Ormazabal eta Pello Ormazabal: 162,5 puntu
  19-24 urte: Arkaitz Zipitria, Iker Uribarren eta Irati Erkizia: 214 puntu

 Gaur jokatuko da bigarren finalerdia, Derioko Txorierri BHI Institutuan, eguerdiko 12:15 etan. Honako talde hauek ariko dira kantuan:

  Ipar Uribe
  Arratia

 Finala, berriz, martxoaren 27an izango da, ostiralez, Bilboko Kafe Antzokian arratsaldeko 19etan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu