Bertso Jazz emanaldia 2009-03-18

Tolosan izango da martxoaren 28an

Leidoren izango da saioa, iluntzeko 10etan. Sarrera arruntek 10 euro balio dute, eta Elkarteko Bazkideentzat 8 eurotan egongo dira salgai.
 Datorren astean, martxoaren 28an, Bertso Jazz emanaldia izango da Tolosako Leidoren, gaueko 10etatik aurrera. Bertsolaritza eta musika uztartzen dituen ikuskizuna da Bertso Jazz-a. Musikariek eta bertsolariek batera inprobisatzen dute. 2008ko Donostiako Jazzaldian estreinatu zen, baina, jendearen harrera ikusita, aurrera egin du. Tolosan honako bertsolari hauek ariko dira:

 Andoni Egaña
 Jon Maia
 Maialen Lujanbio
 Amets Arzallus

 Musikari lanetan, berriz, honakoek jardungo dute:

 Bixente Martinez
 Jon Piris
 Hasier Oleaga
 Asier Ituarte
 Julen Izarra

 Gai jartzaile lanak Unai Elizasuk beteko ditu.

 Sarrera arruntak 10 eurotan salduko dira, baina Bertsozale Elkarteko Bazkideek 8 eurotan eskuratu ahal izango dituzte. Sarrerak lortzeko hiru bide daude: lankura idatziz, kutxaneskatuz edo Leidorreko takilan bertan erosiz.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa