Asteburuko agenda 2013-06-14

Bost saio daude gaurko iragarrita

Basaurin Igor Elortza, Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes eta Jon Maia ariko dira; Bilbon "Galtzagorriei to, Iñaxito!"; Donostian Jone Uria, Uxue Alberdi eta Alaia Martin eta Oñatin bi saio: Jone Uria eta Aitzol Barandiaran batean eta Agin Rezola eta Jexux Mari Irazu bestean.
 Asteburua hasteko bost bertso-saio daude gaurko iragarrita. Basaurin, Berriaren 10. urteurrena ospatzeko, bertso-trama antolatu dute Sozial antzokian, iluntzeko 20:30etan. Igor Elortza, Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes eta Jon Maia ariko dira kantuan Josu Goikoetxea tramagile dutela.

 Bilbon, La Cantera plazan, haur eta gazteek izango dute gozatzeko aukera arratsaldeko 18etan, haiei zuzendutako "Galtzagorriei to, Iñaxito!" emanaldi berezia izango baita ikusgai.

 Oñatin, berriz, jaietan dira eta bi bertso-saio daude iragarrita. Iluntzeko 19:30etatik aurrera bertso-poteoan ariko dira Jone Uria eta Aitzol Barandiaran. Ondoren, bertso-afaria izango da Agin Rezola eta Jexux Mari Irazurekin.

 Bukatzeko, Donostian urteroko bertso-bazkaria antolatu dute Deustuko Unibertsitateko kafetegian. Eguerdiko 14:30etan hasiko da bazkaria. Jone Uria, Uxue Alberdi eta Alaia Martin dira bertan kantatzekoak.

 
 Biharko, berriz, beste lau saio daude iragarrita. Hazparnen "Bi arreba" emanaldi berezia eskainiko dute Xabier Lizaso pianojoleak eta Andoni Egaña bertsolariak. Iluntzeko 19etan izango da ikuskizuna Elizaberriko kaperan.

 Usurbilen Kalexar auzoko festak ospatuko dira asteburu honetan, eta bertso-saio bat antolatu dute. Gaueko 22:30etan hasiko da saioa eta Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Amaia Agirre jardungo dira kantuan.

 Irunen, bertako bertso-eskoletako haurrek ikasturte amaierako jaia ospatuko dute Ola sagardotegian arratsaldeko 17etatik aurrera.

 Azkenik, Agurainen "Bertso-Ringa" saio berezia egingo dute arratsaldeko 18etan Andra Mari plazan. Lautadako bertso-eskolako kideak ariko dira kantuan.

 
 Iganderako beste bost emanaldi daude iragarrita. Ereñotzun, San Antonio jaiak ospatzen ari direla eta, bi saio izango dira. 12:30etan bertso-pilota emanaldi berezian bertsotan ariko dira Asier Azpiroz "Azpi" eta Xabier Legarreta "Arano". Arratsaldean berriz, 18:30etan, urtero bezala bertso-jaialdia izango da. Julio Soto, Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan.

 Baraibarren, Larraungo eguna ospatuko dela eta, bertso-bazkaria antolatu dute. Eguerdiko 14etan izango da eta Julio Soto eta Oskar Estanga ariko dira kantuan.

 Urruñan ikastolaren aldeko bertso-bazkaria antolatu dute. Aimar Karrika eta Odei Barroso dira bertan kantatzekoak.

 Azkenik, Amurrion, Araba Euskarazen ospakizunen barruan, bertso-saioa izango da eguerdiko 12:30etatik aurrera 2. gunean. Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Xabi Igoa eta Ainhoa Comas jardungo dira bertsotan.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri