Beterriko Txapelketa 2009-03-18

Gipuzkoako taldea nagusitu da

Ostiralean jokatu zen saioa, Amasako Iturrigoxo jatetxean. Nafarroako taldearen aurretik gelditu ziren.
45 entzule inguru elkartu ziren ostiralean Amasako Iturrigoxo jatetxean. Publikoak egin zituen epaile lanak, eta, azkenean, honela gelditu ziren botoak:

 Gipuzkoako Hontzak (Jokin Labayen, Uxue Alberdi eta Ander Lizarralde): 22 boto
 Nafarroako Arranoak (Julen Zelaieta, Erika Lagoma eta Jon Barberena): 14 boto

 Larramendi Bazkuna Kultur elkarteak antolatzen du txapelketa hau, eta berezia izaten da hasiera-hasieratik. Ostiralean, bertsolariek mozorrotuta kantatu zituzten agurrak. Gipuzkoarrak Alderdi Popularreko hautagai moduan jantzi ziren, eta Nafarrak, berriz, jota abeslari gisa.

 Bigarren kanporaketa ostiral honetan jokatuko da, Zizurkilgo Olentzo jatetxean, iluntzeko 20:30etan. Honako bi talde hauek ariko dira kantuan:

 Bizkaiko Azeriak: Gorka Ostolaza, Onintza Enbeita eta Oihana Bartra
 Arabako Otsoak: Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa

 Gai jartzaile lanetan, berriz, Egoitz Aizpuru arituko da.

 Jatetxeak 80 lagunentzako tokia dauka. Afarirako txartelak aurretik lortu daitezke Larramendi Bazkunaren egoitzetan, liburudendetan eta Olentzon bertan. Prezioa 25 eurokoa da.

 Finala, berriz, martxoaren 28an jokatuko da, Urnietako Oianume jatetxean.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu