Olatu Talka 2013 2013-06-20

7ak online Bertsotan Museotik

Maiatzaren 25ean egin zuten saio berezi hau Donostiako zazpi museotan. Olatu Talka jaialdiaren baitan antolatu zuten. Donostiako Museoen Sarea osatzen duten zazpi museoetan abestu zuten zazpi bertsolarik, bakoitza museo banatan. Oihane Perea, Xan Alkhat, Arkaitz Estiballes, Uxue Alberdi, Xabier Silveira, Sustrai Colina eta Ramuntxo Kristi aritu ziren kantuan.
Pantailaren bidez komunikatu ziren elkarrekin zazpi bertsolariak eta Xabier Sukia gai-emailea. Oihane Pereak Eureka! Zientzia Museotik abestu zuen, Xan Alkhatek Donostiako Elizbarrutiko Museotik, Arkaitz Estiballesek Realaren Museotik, Uxue Alberdik Aquariumetik, Xabier Silveirak Museum Cemento Rezolatik, Sustrai Colinak San Telmo Museotik eta Ramuntxo Kristik Ontzi Museotik.

Donostiako Museoen Sarea osatzen dute zazpiek eta maiatzaren 25eko Olatu Talka 2013 jaialdiaren baitan egin zuten bertso-saio berezi hori.


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu