Asteburuko agenda 2013-06-21

9 bertso-ekitaldi gaurko

Gaur Donostian (hitzaldi bat eta saio bat), Urruñan, Bergaran, Arraia-Maeztun, Legution, Gabirian eta Mallabian izango dira ekitaldiak.
 San Juanak gerturatzen ari dira eta agendak udako martxa hartua du dagoeneko. Gaurko 9 bertso-ekitaldi daude iragarrita.

 Donostian, Ilazki Euskaltegiak antolatuta, bertso-tailerra emango du Oskar Estangak San Telmo museoan goizeko 11:30etatik aurrera.

 Getxon balkoitik balkoirako saioa egingo dute Etxetxu plazan gaueko 22etan. Maialen Lujanbio eta Jon Maia ariko dira kantuan.

 Urruñan bertso-afaria izango da Sebastian Lizaso eta Amets Arzallusekin.

 Bergaran bertsoa eta musika uztartzen dituen "Bat-batean" emanaldi berezia izango da Zabalotegi aretoan. Oskar Estanga eta Jon Martin jardungo dira bertsotan gaueko 22etan hasita.

 Donostian ere emanaldi berezia izango dute Antiguoko frontoian ordu berean: "Bertso-pilota". Unai Gaztelumendi eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" ariko dira pilotariei aholkuak bertsotan ematen.

 Arraia-Maeztun "Arabako Bertso-Eskolek 11 opari" zikloaren barruan bertso-afaria izango da iluntzeko 21etan Telecluben. Irati Anda, Orlando Arreitunandia, Iker Pastor eta Jon Ruiz de Pinedo jardungo dira bertsotan.

 "Arabako Bertso-Eskolek 11 opari" zikloaren baitan beste saio bat ere izango da gaur, Legution. Bertso-bazkaria egingo dute eguerdiko 14:30etan eta Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez eta Paula Amilburu dira bertan kantatzekoak. Frontoi azpiko txokoan izango da saioa.

 Gabirian "Iñaki Murua umearen aldeko bertso-afaria" izango da gaur, iluntzeko 21etan, Osinalde Elkartean. Endika Igarzabal, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia eta Gorka Maizek kantatuko dute.

 Bukatzeko, Mallabian Beñat Ugartetxea eta Nerea Elustondo ariko dira afalostean bertsotan.


 Biharko ere beste 9 saio daude iragarrita. Gasteizen plaza libreko saioa izango da Ama Birjin Zuriaren plazan eguerdiko 13etan. Sebastian Lizaso, Oihane Perea eta Andoni Egaña jardungo dira kantuan.

 Arrasaten "Bat-batean" emanaldi berezia izango da gaueko 23:30etan herriko plazan. Oskar Estanga eta Jon Martin ariko dira bertan.

 Londonen "Bertso-evening"-a egingo dute iluntzeko 19etan London Fields Pub on the park-en. Igor Elortza, Jone Uria Albizuri eta Xabat Galletebeitia jardungo dira bertsotan. Londoneko Euskal Etxeak antolatu du saioa.

 Urrotzen bertso-bazkaria iragarri dute bihar eguerdiko 14etarako. Julio Soto eta Iker Zubeldia dira bertan kantatzekoak.

 Markina-Xemeinen bertso-desafio triangularra izango da Markina-Xemeingo Bertso-Eskolaren, Zestoako Bertso-Eskolaren eta Zarauzko Bertso-Eskolaren artean. Iluntzeko 19etan izango da saioa, Gaztetxean.

 Andoaingo Martin Ugalde parkean Berria egunkariaren 10. urteurrena ospatzeko jaia antolatu dute egun osorako. Tartean, eguerdiko 12etatik aurrera, Arrate Illaro, Odei Barroso eta Beñat Gaztelumendi jardungo dira bertsotan.

 Zalduondon, "Arabako Bertso-Eskolek 11 opari" zikloaren barruan bertso-bazkaria izango da Imaz tabernan eguerdiko 14:30etan. Honako bertsolari hauek ariko dira kantuan: Bittor Agirre "Bitxi", Iñaki Azarola, Euxebio Igartzabal, Oier Suarez, Iker Pastor, Jon Ruiz de Pinedo, Egoitz Iradier eta Irati Ruiz de Pinedo.

 Markina-Xemeinen Goizaldeko bertsolari txapelketa izango da.

 Arizkunen, azkenik, triki-bertso-poteoa antolatu dute arratsaldeko 18:30etarako. Ostaturik ostatu ibiliko dira bertsolariak.


 Iganderako beste 9 saio daude iragarrita. Musikzen bertso-jaialdia izango da eguerdiko 13etan San Juan Plazako berdegunean. Jon Maia eta Iratxe Ibarra ariko dira kantuan Josu Goikoetxearen aginduetara.

 Arizkunen "Bertso-Pilota" emanaldi berezia izango da iluntzeko 19etan frontoian. Julio Soto eta Julen Zelaieta dira bertan kantatzekoak.

 Arratzun bertso-txakoli kata egingo dute eguerdiko 13etan Beñat Ugartetxeak eta Arkaitz Estiballesek.

 Mendatan ere ordu berean izango da saioa, plazan. Jon Enbeita, Ireneo Ajuria eta Xabier Amuriza ariko dira bertsotan.

 Donostian libreko saioa egingo dute eguerdiko 12etan Amaia Agirrek eta Beñat Gaztelumendik Konstituzio plazan.

 Tolosan, Zerkausin, San Juanetako bertso-saioa izango da iluntzeko 19:30etan. Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Amaia Agirre eta Iker Zubeldia jardungo dira bertsotan.

 Getarian gaueko 22etan izango da saioa Balentziaga Kaleko Karpan. Alaia Martin, Amaia Agirre, Iker Zubeldia eta Danel Olano dira bertan kantatzekoak Iker Iriarteren esanetara.

 Ondarroan iluntzeko 19etan izango da saioa. Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga ariko dira plaza librean.

 Bukatzeko, Garain eguerdiko 12etan Momoitiko San Juanen izango da saioa. Eñaut Uruburu, Garikoitz Sarriugarte, Txaber Altube eta Iruri Altzerreka dira bertan kantatzekoak.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri