Aurrematrikula epea zabalik da 2014-09-15

Euskaldun berrientzako bertso-eskola Iruñan

Iruñako Hizkuntza Eskolak euskaldun berrientzako bertso eskola antolatu du aurten ere ahozko inprobisazioa euskara ikasteko bitarteko gisa baliatu nahi dutenentzat. Bi talde egongo dira, hasi berriena eta bertsotan egitekoa. Ainhoa Aranburu arituko da irakasle. Aurrematrikula epea irailaren 24 artekoa da.
Iruñako Hizkuntza Eskolak euskaldun berrientzako bertso-eskola antolatu du, azken urteotako legez, ahozko inprobisazioa euskara ikasteko bitarteko gisa baliatu nahi dutenentzat. Bi talde egongo dira, hasi berriena eta bertsotan egitekoa. Lehenengo mailan, bertsoaren eta bertsolarien ezagutza landuko da, ulermena eta hizkuntzarekin jolas egitea. Astelehenetan izango da, 19:00etatik 21:00etara. Bigarren taldean bat-batean bertsotan egitea landuko da. Asteazkenetan da, 19:00etatik 21:00etara. Ainhoa Aranburu izango da irakasle eta izen ematea zabalik dago.

Irailaren 24 arte aurrematrikula
Aurrematrikula epea irailaren 24 artekoa izango da. Ondoren, zozketa egingo da eta irailaren 26tik 28ra. Talderik osatu ezean matrikula epea luzatu egingo da.

Informazio gehiago: 629301313 edo aaranbur@educacion.navarra.es

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu