Jaietako jaialdia 2013-08-19

Plaza bete bertso Leitzan

Agin Laburu, Maialen Lujanbio, Julen Zelaieta eta Anjel Mari Peñagarikano aritu ziren kantuan, Migel Mari Elosegi "Luze" gai-jartzaile zutela. Saio polita atera zen.
 Joan zen abuztuaren 13an festetako urteroko bertso-saioa egin zuten Leitzan. Plazak itxura ederra hartuta zeukala, honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan:

 Agin Laburu
 Maialen Lujanbio
 Julen Zelaieta
 Anjel Mari Peñagarikano

 Migel Mari Elosegi "Luze" izan zuten gai-jartzaile. Dena den, sorpresak ere izan ziren saioan, hasierako agurra aurten Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazitako hirukote batek kantatu baitzuen: Joanes Ilarregi, Xabat Ilarregi eta Oier Altzelaik. Hortik aurrera, saio polita atera zen. Bertsoaldi onenak ikusgai Bertsoa.com-en. 

Atzekoak Agini kexuka
2013-08-13 Leitza

Denak auzolanaz
2013-08-13 Leitza

Denak CANeko bileran
2013-08-13 Leitza

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia