Neguko VII bertsopaper lehiaketa 2009-03-25

Maialen Artetxe eta Jone Uria irabazle

Asier Imazek jaso du goierritar onenaren saria. Ostiralean banatuko dira sariak, Beasaingo Usurbe antzokian. Aurretik, bertso saioa izango da.
 Arrano Kultur elkarteak antolatzen du Neguko VII bertsopaper lehiaketa, eta jakinarazi dituzte aurtengo irabazleak. Parte hartzaileak bi mailatan aritu dira lehian. A mailan (18 urte artekoak) Maialen Artetxe azkoitiarra izan da irabazle, "Malkodun hitzen eskutitza" sortarekin. B mailan (18 urtetik gorakoak), berriz, Jone Uria getxotarra nagusitu da, "Matematikak" izeneko lanarekin.

 Bestalde, Asier Imazek jaso du goierritar onenaren saira, "Presidente beltzari bertso gorriak" izeneko sortarekin.

 Sariak etzi banatuko dira, Beasaingo Usurbe aretoan. Aurretik, gaueko 22:30etan hasita, bertso saioa izango da, eta honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Sebastian Lizaso
 Andoni Egaña
 Gorka Maiz
 Julen Agirre
 Amets Arzallus
 Iker Zubeldia

 Sarrerak 6 eurotan salduko dira.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu