Alkizako bertso-jaialdia 2013-09-16

Udako azken bertso-zaparrada

Uda amaitzen ari den seinale da Alkizako bertso-jaialdia. Urteroko hitzordu arrakastatsua. Irailaren 6an izan ziren kantuan Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Jon Maia, Andoni Egaña, Xebastian Lizaso eta Amets Arzallus. Amaia Agirrek egin zituen gai-jartzaile lanak.
Urteroko zita da honako hau Alkizako eta inguruko bertsozaleentzat. Herri-afaria egin zuten saioaren aurretik pilotalekuan bertan eta inor gutxi mugitu zen handik bertso-saioa amaitu arte. Adin askotako herritarrak elkartu ziren bertsoekin gozatu asmoz.

Hamaiketan zen hastekoa saioa eta ordu bete lehenago hasi ziren gerturatzen bertsozaleak. Bertsolariak ere ordurako agertu ziren oholtzaren atzekaldera eta bertsozaleei gehiegi itxaronarazi gabe igo ziren oholtzara Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña eta Xebastian Lizaso, Amaia Agirre gai-jartzailea aurretik zutela.

Uxue Alberdik lehen aldia bazuen ere, bertsolarientzat plaza ezaguna da Alkizakoa eta eroso egon ziren saio osoan. Gai-jartzaileak umoretik bideratu nahi izan zuen saioa eta bertsolariek ondo eutsi zioten tonuari. Hala ere, hausnarketarako amua ere bota zien Amaia Agirrek.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu