Bertso-jaialdia Donostian 2013-09-16

Atzerritarrak bertso-entzule

Atzerritar bat baino gehiago gerturatu zen Donostiako Plaza Berriko bertso-jaialdira. Hilaren 7an izan zen eta han aritu ziren kantuan Aitor Mendiluze, Uxue Alberdi, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi
Oraindik uda-giroa dago Donostian. Eguraldiak uzten digu hori sinesten eta turistak kaleetan zehar dabiltz argazki-kamera lepotik zintzilik eta izozkia eskutan. Horietako batzuk ere gerturatu ziren Euskal Jaietako bertso-jaialdira. Han zer zegoen galdetu eta bertsolariak inprobisatuz kantuan ariko zirela esateak atentzioa eman zien.

Urtero amtolatzen dute bertso-jaialdia Donostiako Euskal Jaietan. Orain bi urte Tritinitate plazan izan bazen ere, iaztik Plaza Berrian (lehen Konstituzio Plaza) egiten dute. Aurtengoa, hilaren 7an izan zen.

Lehen aipatutako atzerritarrez gain bertako bertsozale asko gerturatu zen saiora. Batzuk eserita eta besteak zutik, guztira 400 lagun inguru.

Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi, Unai Iturriaga, Sustrai Colina eta Julio Sotok abestu zuten Unai Elizasu gai-jartzaile zutela.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu