BTN13. Amasa-Villabonako kanporaketa 2013-09-29

Jon Martinek irabazi du lehen saioa

Jon Martin 654; Alaia Martin 653; Nerea Elustondo 639,5; Odei Barroso 632; Fredi Paia 631,5; Iker ZUbeldia 607,5


Jon Martin nagusitu da Amasa-Villabonan jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo kanporaketan.
Haren atzetik,  Alaia Martin, Nerea Elustondo, Odei Barroso, Fredi Paia eta Iker Zubeldia       sailkatu dira
Gaur lortu duen lehen postuari esker, Jon Martin zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Azaroaren 9an Gernika-Lumon jokatuko den finalaurrekoan arituko da oiartzuarra, Amets Arzallus eta erabakitzeke dauden beste lau bertsolarirekin.
 
Aldez aurretik sarrera guztiak salduta zirela, 970 bertsozalek bete dute Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegia. Antolatzaileek bereziki eskertu nahi izan dute Amasa-Villabonako udalak eta herritarrek bertsolaritzari ematen dioten babesa, baita Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilgunean saioa antolatzeko eman duen laguntza ere.

Markina-Xemeinen jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketa. Saioa hurrengo larunbatean, hilaren 5ean, izango da, 17:30ean, udal pilotalekuan. Sei bertsolari arituko dira: Agin Laburu, Arkaitz Estiballes, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Jone Uria eta Onintza Enbeita.

Markina-Xemeingo kanporaketako sarrerak dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean. Egun horretan, gainera, Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna ospatuko da Markina-Xemeinen bertan.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»