Beterriko Txapelketa 2009-03-26

Gipuzkoako Hontzak eta Arabako Otsoak lehiatuko dira

Etzi jokatuko da finala, Urnietako Oianume jatetexean, iluntzeko 20:30etatik aurrera.
 Gipuzkoako Hontzak eta Arabako Otsoak ariko dira Beterriko Txapelketako finalean kantuan. Etzi izango da zita, Urnietako Oianume jatetxean. Honako bertsolari hauek hartuko dute parte:

 Gipuzkoako Hontzak: Jokin Labayen, Uxue Alberdi eta Ander Lizarralde
 Arabako Otsoak: Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa

 Gai jartzaile lanetan Amaia Agirre ariko da.

 120 lagunentzako tokia dago jatetxean. Sarrerak aurretik eskuratu daitezke Larramendi Bazkunaren egoitzetan, liburudendetan, Kantoi Tabernan eta Oianume jatetxean bertan. Sarreren prezioa 25 eurokoa izango da.

 Aurten bigarrenez antolatu du Larramendi Bazkunak Beterriko txapelketa. Bi taldeak kanporaketa bana jokatu ondoren iritsi dira finalera. Gipuzkoarrek Nafarroako Arranoak kanporatu zituzten. Arabarrek, berriz, Bizkaiko Azeriak.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu