Bertso Eskolen Batzordearen babesean 2013-10-09

Bete-beteko Bertso Eskolen eguna Markina-Xemeinen

Euskal Herriko Bertso Eskolen egunaren hirugarren edizioa ospatu zen larunbatean, Markina-Xemeinen, eta aurtengoa ere bete-betekoa joan da. Markina-Xemeingo bertso eskolak antolatu du, Euskal Herriko Bertso Eskola batzordearen laguntzarekin
Giroak etxeratzen uzten ez zuela ospatu zuten Bertso Eskolen Eguna larunbatean, igande goizera arte. Markina-Xemeingo bertso-eskolak hartu du aurten lekukoa, Bertso Eskolen batzordearen babesean. Gaztetxea leporaino bete zen bazkaritarako orduan. Postrean Markina-Xemeingo bertso-eskolak imitazioekin algaraka jarri zituzten bertaratuak.
Arratsaldean Txapelketa Nagusiko kanporaketa saioa aditzera joan ziren.
Irteeran, Ondarruko Andrabanda feminista zuten atean zain, danbor erritmoaz, poteoari ekin zioten, eta antzerki esketxak ez ziren falta izan.
Gauean berriz ere gaztetxea bete zen, “Bi Bala”-ren bertso musikatuak aditzeko: Iñaki Gurrutxagak, Aitzol Barandiaranek eta Julen Goikoetxeak tirokatu zituzten egiak.
Horren ostean Fan&Go erromeriak dantzan jarri zituen denak. Lotara inor gutxi erretiratu zen goizak harrapatu aurretik.
Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna beste herriren batean izango da datorren urtean, bertso eskola batek laugarren edizioa antolatzeko erronkari helduko dio.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu