www.bertsosarrerak.eu gunean 2013-10-15

Finalaurrekoetarako sarrerak salgai

Finalaurrekoetarako sarrerak salgai dira dagoeneko. Tolosan, Oiartzunen, Murgian, Elizondon, Donostian eta Maule-Lextarren jokatuko dira, azaroaren 9-tik aurrera.
Salgai dira jada Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetarako sarrerak. Osotara, zazpi finalaurreko jokatuko dira, bi itzulitan banatuta. Ohi bezala, www.bertsosarrerak.eu atarian eros daitezke sarrerak. Gogoan izan behar da saio guztietarako aforoa mugatuta dela.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetarako sarrerak gaurtik daude eskuragai www.bertsosarrerak.eu atarian. Azaroaren 9an abiatuko dira finalaurrekoak Gernika-Lumon eta 30ean amaituko Maule-Lextarren. Osotara, zazpi finalaurreko izango dira, bi iztulitan banatuta. Lehen itzulian Gernika-Lumon, Tolosan, Oiartzunen eta Murgian jokatuko dira saioak; bigarrenean, Elizondon, Donostian eta Maule-Lextarren.

Finalaurrekoetako sarrerak 13 euroan dira, 10 euroan Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 5 euroan 16 urte bitarteko gaztetxoentzat.

Gainerako saio guztietan bezala, finalaurrekoetako aforoa ere mugatua da.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu