Asteburuko agenda 2013-10-18

17 saio izango dira asteburuan

Gaur Ermuan, Durangon, Hernanin, Tolosan, Gasteizen, Lesakan eta Errezilen izango dira saioak; bihar Tolosan, Banarin, Aramaion, Kuartangon, Larrabetzun, Gasteizen eta Donostian eta etzi Banarin, Gasteizen eta Arespalditzan.
 Asteburua saioz betea dator. Gaur bertan saio bat baino gehiago daude iragarrita. Ermuan "Bi arreba" emanaldia eskainiko dute Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano-joleak. Gaueko 22:15etan izango da saioa, antzokian.

 Durangon, jaiak direla eta, urteroko bertso-saioa izango da gaueko 22:30etan San Agustin kulturgunean. Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Jone Uria, Amets Arzallus, Jon Maia eta Unai Iturriaga jardungo dira bertsotan Josu Goikoetxea aurkezle dutela.

 Hernanin "Ez gara Palestinaz ari" ikuskizun berezia izango da iluntzeko 19etan Biteri Kultur Etxean. Unai Muñoa eta Ander Lizarralde beraiek idatzitako bertso-sortak kantatzen ariko dira Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikarien laguntzaz.

 Tolosan bertso-afaria izango da iluntzean San Esteban auzoan. Oskar Estanga eta Alaia Martin jardungo dira bertsotan.

 Gasteizen Bertso-tabern emanaldi berezia izango da iluntzeko 20:30etan Garraxi tabernan. Jagoba Apaolaza eta Ander Solozabal ariko dira bertsotan.

 Lesakan hitzaldia eskainiko du Maialen Lujanbiok: "gaiaren trataera bertsolarien partetik". Iluntzeko 19etan izango da hitzordua Udal pleno aretoan.

 Errezilen bertso-afaria antolatu dute iluntzerako Elkartean Amaia Agirre eta Iker Zubeldiarekin. Nekane Zinkunegi ariko da gai-jartzaile lanetan.

 Biharko ere egitarau oparoa dago. Tolosan bertso-afaria izango da iluntzeko 21etan Iurre elkartean Julio Soto, Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldiarekin.

 Sardinian, Banarin, "Diesa a Bolu" kantu inprobisatuari buruzko jardunaldiak egingo dira asteburuan. Tartean, gaueko 22etan bertso-saioa izango da Pratza de Santu Larentun. Jon Sarasua eta Arrate Illaro ariko dira bertan.

 Aramaion bertso-bazkaria izango da Kasatxo elkartean Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano kantuan direla.

 Kuartango plaza libreko saioa izango da iluntzeko 20etan balnearioan. Iñaki Viñaspre eta Ander Solozabal dira bertsotan aritzekoak.

 Larrabetzun bertso-afaria izango da Gure Etxea tabernan, iluntzeko 19etatik aurrera. Agin Laburu, Jone Uria eta Etxahun Lekue jardungo dira bertan.

 Gasteizen Bertxorakeriketa ospatuko da egun osoan zehar. Goizeko 11:30etan abiatuko dira Garraxi tabernatik eta arratsaldeko 17etan jokatuko da finala Aizkora tabernan.

 Donostian bertso-bazkaria izango da Kresala elkartean Jon Maia eta Amaia Agirrerekin.


 Azkenik, etzirako hiru saio daude iragarrita. Sardinian, "Dies a Bolu" jardunaldien baitan seminarioa izango da goizeko 10etan Banarin. Jon Sarasua ariko da hizlari lanetan.

 Gasteizen "Bat batean" ikuskizuna izango da eguerdiko 12:30etan Iradier Arenan. Oskar Estanga eta Jon Martin ariko dira bertan.

 Bukatzeko, Arespalditzan plaza libreko saioa eskainiko dute eguerdiko 12:30etan Zigor Enbeitak eta Oihane Pereak.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa