Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013-10-18

Goizean bodega, arratsaldean bertsoak Oionen

Urriaren 26an Oionen egingo den Txapelketa Nagusiko azken kanporaketan bertsozaleek aukera ederra izango dute bertako ardoa dastatu eta haren inguruko sekretuak ezagutzeko. Saioaren egun berean, goizez, upategi bat doan bisitatzeko aukera izango dute saiora joaten direnek.
Ardoa da Arabar Errioxak duen altxorrik preziatueneteakoa. Horregatik, urriaren 26an Oionen egingo den Txapelketa Nagusiko azken kanporaketan bertsozaleek aukera ederra izango dute bertako ardoa dastatu eta haren inguruko sekretuak ezagutzeko. Saioaren egun berean, goizez, upategi bat doan bisitatzeko aukera izango dute saiora joaten direnek.

Oionen jokatuko da Txapelketa Nagusiko seigarren eta azken kanporaketa, urriaren 26an. 17:30ean hasiko den saioan Eneritz Zabaleta, Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Maddi Sarasua, Manex Agirre eta Miren Amuriza arituko dira. Saiorako sarrerak www.bertsosarreak.eu atarian daude salgai.

Kanporaketa horri begira, ekimen berezia prestatu dute herriko Zuazo Gaston eta Bodegas Faustino upategiek, Bertsozale Elkartearekin eta Oiongo udalarekin elkarlanean. Saioa jokatuko den egun berean upategi horietako bat bisitatzeko aukera izango dute bertsozaleek, doan. Bisitak goizez egingo dira, 10etatik 14etara, taldeka.

Oiongo upategi horietara bisita egiteko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea. Erreserbak bi modutara egin daitezke: 945 60 12 28 telefonoan edo bodegadirecto@grupofaustino.es e-postan. "Bertsolari" erreferentzia eman behar da erreserba egiteko orduan. Erreserba egiteko azken eguna urriaren 24a da.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»