Oriotarren arteko bertsolari txapelketa 2009-03-28

Gaur jokatuko da

Gaur jokatuko da
3 bertsolariko 4 talde ariko dira lehian. Satxota sagardotegian, Kalakari tabernan eta Errusta tabernan izango dira saioak.
 Korrika Kulturalaren harira, Oriotarren arteko lehenengo bertsolari txapelketa antolatu du herriko bertso eskolak. 3 bertsolariz osatutako 4 talde ariko dira:

 -Ibai Esoain, Imanol Esoain eta Zigor Esoain
 -Egoitz Eizagirre, Ekhiñe Saizar eta Jon Agirresarobe
 -Oskia Yaben, Xabier Sukia eta Unai Manterola
 -Iñaki Gurrutxaga, Rosi Lazkano eta Ibon Berasaluze

 Ibai Esoainek azaldu duenez, "Korrika apirilaren 2an pasako da Oriotik, eta larunbatean Korrika gaua egingo dugu. Aitzakia horrekin, herriko txapelketa antolatzea erabaki genuen. Herrikotxeako bertso eskolak bestelako gauza batzuk ere antolatu izan ditu lehenago. Konparazio batera, Altxorraren Bila antolatu izan dugu: pisten ordez puntuak jartzen genituen, eta horrekin bertsoa osatu behar zen. Oraingoan txapelketa antolatzea erabaki dugu".

 Azkenean 12 lagun animatu dira parte hartzera. Batzuk plazetan ibiltzen dira: Ibai bera, Xabier Sukia, Iñaki Gurrutxaga edo Egoitz Eizagirre esate baterako. Beste batzuk, plazetan ibili ez arren, bertso eskolan dabiltza. "Horrez gain, orain bertso ikastaro bat egiten ari gara herrian helduentzat, eta hortik animatu dira gainerakoak".

 Kantatzerako orduan ariketa ezberdinak egingo dituzte saioetan: kopletan, bukaera emanda... "Beti ere bertsolarien mailara egokituta". Saioak aurkezten 3 lagun ariko dira, eta 5 epailek jarriko dituzte puntuak.

 3 saio izango dira guztira:

 -Bazkalostean Satxota sagardotegian
 -22:30etan Kalakari tabernan
 -Goizaldeko ordubatetan Errusta tabernan

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu