Tolosako Leidorren 2009-03-28

Bertso Jazz emanaldia izango da gaur

Andoni Egaña, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan. Musika jotzen, berriz, Bixente Martinez, Jon Piris, Hasier Oleaga, Asier Ituarte eta Julen Izarra jardungo dira.
 Bertso Jazz emanaldia izango da gaur Tolosako Leidor aretoan. Lau bertsolari hauek ariko dira bertsotan:

 Andoni Egaña
 Jon maia
 Maialen Lujanbio
 Amets Arzallus

 Musikari lanetan, berriz, honakoak ariko dira:

 Bixente Martinez
 Jon Piris
 Hasier Oleaga
 Asier Ituarte
 Julen Izarra

 Unai Elizasuk gidatuko du saioa. Sarrera arruntak 10 eurotan salduko dira, baina Bertsozale Elkarteko bazkideek 8 eurotan eskuratu ahal izango dituzte.

 Donostiako jazzaldiaren barruan izan zen bertsoa eta jazza lotzeko lehenengo ahalegina, iaz. Izandako arrakasta ikusita, aurten beste 12 emanaldi egiteko asmoa daukate parte hartzaileek, uda bitartean. Musikariek eta bertsolariek batera inprobisatuko dute.

 Hala, Donostiako emanaldiaz gain Iruñean ere aritu dira. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu