BBK sariketa 2009-03-29

Ipar Uribek irabazi du

Bosgarren aldiz lortu dute txapela. Lea Artibai gelditu da bigarren.
 Ostiral arratsaldeko 19etan hasi zen BBK sariketako finala, Bilboko Kafe Antzokian. Ipar Uribe eta Lea Artibaiko taldeek parte hartu zuten finalean. Aretoa bete egin zen.

 Taldeek bi txandatan parte hartu behar izan zuten: 18 urtera artekoak, batetik, eta 19 eta 24 urte bitartekoak bestetik. Azkenean, honela gelditu ziren puntuazioak:

 IPAR URIBE (425 puntu)
  18 urte arte: Inazio Vidal, Peio Arondo eta Imanol Uria: 177 puntu
  19-24 urte: Arrate Illaro, Peru Vidal eta Jone Uria: 248 puntu

 LEA ARTIBAI (399 puntu)
  18 urte arte: Nerea Ibarzabal, Josune Aramendi eta Elene Lejarzegi: 180 puntu
  19-24 urte: Xabier Iturraspe, Xabat Galletebeitia eta Eneko Arrate: 219 puntu

 Gauzak horrela, Ipar Uribek bosgarren aldiz irabazi du BBK sariketa.

 Txapelaz gain, beste bi sari banatu ziren ostiralean. Bizkaiera egokiena erabili zuen bertsolariaren saria Xabier Iturrasperentzat izan zen. Finalistarik gazteenarena, berriz, Josune Aramendirentzat.

 Hauek izan dira orain arteko irabazleak:

 
 1993: Lea Artibai
 1994: Busturialdea
 1995: Busturialdea
 1996: Lea Artibai
 1997: Lea Artibai
 1998: Lea Artibai
 1999: Ipar Uribe
 2000: Busturialdea
 2001: Lea Artibai
 2002: Ipar Uribe
 2003: Arratia
 2004: Ipar Uribe
 2005: Durangaldea
 2006: Durangaldea
 2007: Ipar Uribe
 2008: Bilboaldea
 2009: Ipar Uribe

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu