Zumarraga-Urretxuko bertso txapelketa 2009-03-30

Mihiluzeak taldea nagusitu da

BEK eta Oilarrak taldeen aurretik gelditu ziren gabiriarrak. Gazteleku bete egin zen finala ikusteko.
 Gabiriako Mihiluzeak taldeak irabazi du Zumarraga-Urretxuko herriko txapelketa. Joan zen ostiralean jokatu zen finala, Gaztelekun. Aretoa bete egin zen. Honela gelditu ziren puntuazioak:

 1.- Mihiluzeak: Jokin Murua, Endika Igartzabal eta Oier Oiarbide: 186 puntu
 2.- Oilarrak: Gorka Sasieta, Asier Sasieta eta Gorka Azkarate: 177,5 puntu
 3.- BEK (Gorka Quevedo, Gorka Ojanguren eta Joseba Villarreal): 176,75 puntu

 Agur berezi bana kantatu zuten taldeek, hasteko. Ondoren, era guztietako ariketak egin zituzte: objektuei bertsoak bota, kartzelako lana, azkenaurreko puntua emanda bertsoa osatu... Bideoak ikusteko egin klik hemen.

 Guztira 36 bertsolarik hartu dute parte txapelketan. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

 Oier Aipuruak irabazi du puntu erantzun lehiaketa

 Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak lehenengo puntu erantzun lehiaketa antolatu du aurten. Ostiralean izan zen sari banaketa, eta Oier Aizpuruak jaso zuen lehenengo saria. Ane Ayerbe gelditu zen bigarren eta Andoni Jaka hirugarren. Bestalde, aipamen bereziak jaso zituzten honako parte hartzaile hauek: Gorka Urbistondo "Turbix", Iker Azpeitia, Edurne Plazaola, Jeni Galdos, Itziar Pildain, Urko Egaña, Nahikari Ganboa eta Ainhoa Urretabizkaiak. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu