Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013-11-13

Finalerako sarrerak amaitu dira

Abenduaren 15ean BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guzti-guztiak saldu dira. Azken sarrerak bart saldu ziren eta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko. Oiartzungo saiorako zutikako sarrerak soilik gelditzen dira eta Murgiako sarrerak ere agortu dira. Elizondo, Donostia eta Mauleko finalaurrekoetarako sarrerak badaude oraindik.
Abenduaren 15ean BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guzti-guztiak saldu dira. Azken sarrerak bart saldu ziren eta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko.
Bart saldu ziren abenduaren 15eko finalerako azken sarrerak. Salmenta guneetan zein internetez salgai zeuden sarrera guztiak salduta, beteta dago BECeko aforoa eta ez da sarrera gehiagorik jarriko salgai.

Finalaurrekoetarako bai
Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforoa mugatua dutela eta bertsozaleek aldez aurretik eros ditzaketela finalaurrekoetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunearen bitartez. Nolanahi ere, Oiartzungo saiorako zutikako sarrerak soilik gelditzen dira eta Murgiako sarrerak ere agortu dira.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu