Hernandorena saria 2009-03-30

Ekhi Erremundegi gailendu da lehenengo kanporaketan

Bere atzetik honako hauek gelditu dira, hurrenez hurren: Unai Gaztelumendi, Ximun Cazaubon, Izar Mendiguren, Aimar Karrika eta Bixente Luku.
 Ekhi Erremundegi da Hernandorena sariko finalera sailkatu den lehenengo bertsolaria. Larunbatean Donibane Garaziko Kalaka ostatuan jokatutako kanporaketan lehenengo postua eskuratu zuen. Gainerakoek beste bi kanporaketetako puntuazioen zain gelditu beharko dute. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Ekhi Erremundegi
 2.- Unai Gaztelumendi
 3.- Ximun Cazaubon
 4.- Izar Mendiguren
 5.- Aimar Karrika
 6.- Bixente Luku

 Maritxu Lopepe izan zen saioaren gidaria.

 Bigarren kanporaketa ostiral honetan jokatuko da, Larresoroko Kirol sala berrian, iluntzeko 19:30etatik aurrera. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Patxi Iriart
 Mattin Luku
 Hodei Iruretagoiena
 Beñat Iguaran
 Bixente Hirigarai
 Oier Lakuntza

 Gai jartzaile lanak, berriz, Ramuntxo Christyk beteko ditu. Sarrerak eskuratzeko bi aukera daude: 05 59 54 15 04 telefonora deitzea edo bertsularien-lagunak@wanadoo.fr helbide elektronikora idaztea. Afariaren prezia 17 eurokoa izango da.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu