Urnietan jokatu zen finala, Araba-Gipuzkoa artean 2009-03-30

Gipuzkoako taldeak jantzi du Beterriko txapela

Uxue Alberdi, Jokin Labaien eta Ander Lizarralde aritu ziren Gipuzkoako taldean. Arabakoan, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea eta Manex Agirre.
Gipuzkoako taldeak irabazi du aurten Beterriko txapelketa. Txapelketa herrialdeka antolatu dute eta Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Bizkaiak hartu dute parte. Araba eta Gipuzkoaa sailkatu ziren finalerako eta etxekoak nagusitu ziren, publikoak hala erabakita. Uxue Alberdi, Jokin Labaien eta Ander Lizarralde aritu ziren Gipuzkoako taldean eta Arabakoan, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea eta Manex Agirre. Prestatutako agurrak eta ariketa bereziak izan ziren ziren nagusi finalean. Afaritan 75 lagun inguru bildu ziren eta bertso giro ona izan zen Urnietako Oianume jatetxean. Beterri Sariketa Larramendi Bazkunak antolatzen du, Beterri bailakrako kultur elkarteak, eta aurtengoa bigarren edizioa izan da.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu