Osinalde saria 2009-03-31

Maddalen Arzallus eta Odei Barroso finalean izango dira

Oier Aizpruak lortu zuen entzuleen saria.
 Joan zen larunbatean jokatu zen Argi Berri saria, Ordiziako Argi Berri elkartean. Honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan bertan:

 Maddalen Arzallus
 Hodei Barroso
 Oier Aizpurua
 Hodei Iruretagoiena
 Beñat Iguaran
 Kristiñe Txoperena

 Argi Berri saria Osinalde sariketarako baliagarria da. Hala, epaimahaiaren puntuazioen arabera lehen bi sailkatuek Osinalde sarian kantatzen dute. Kasu honetan, Maddalen Arzallus eta Odei Barroso sailkatu ziren Ordiziako saiotik. Entzuleek, ordea, Oier Aizpuruari eman zizkioten boto gehien. Hala, zarauztarrarentzat izan zen Argi Berri saria.

 Igor Eguren aritu zen gai-jartzaile lanetan.

 Oraindik bi kanporaketa falta dira Osinalde sariko finala nortzuk jokatuko duten erabakitzeko:

 APIRILAREN 3a, OSTIRALA
 Idiazabalgo Axari elkartean, iluntzeko 20:30etan
  Ekhi Erremundegi
  Adur Gorostidi
  Miren Amuriza
  Jone Uria
  Arrate Illaro
  Aritz Garin

 APIRILAREN 18a, LARUNBATA
 Gabirian, Aztirin, iluntzeko 20:30etan
  Julen Agirre
  Saioa Alkaiza
  Mikel Artola
  Ekaitz Samaniego
  Unai Gaztelumendi
  Maialen Velarde

 Kanporaketa bakoitzetik epaimahaiak aukeratutako bi bertsolari ariko dira Osinalde sarian. Finala apirilaren 25ean izango da, Gabirian. Informazio gehiago dakarte Hitzak eta Garak.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»