Oiartzungo Herriko bertso txapelketa 2009-03-31

Oskar Ibarguren eta Ander Lizarraldek egin dute aurrera

Ostiralean jokatu zen kanporaketa, Oiartzungo Sorgin Zulo tabernan. Lau bikote aritu ziren kantuan.
 Joan zen ostiral gauean jokatu zen Oiartzungo Herriko bertso txapelketaren lehenengo kanporaketa, Sorgin Zulo tabernan. Honako lau bikote hauek kantatu zuten:

 Egoitz Zelaia eta Iñigo Ugarte
 Haritz Casabal eta Manu Goiogana
 Aitor Errazkin eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
 Ander Lizarralde eta Oskar Ibarguren

 Exteban Martiarena izan zen saioaren aurkezlea. Azkenean, Ander Lizarralde eta Oskar Ibarguren sailkatu ziren finalerako.

 Oraindik beste bi kanporaketa falta dira finalistak erabakitzeko:

 APIRILAREN 3a, OSTIRALA
 Lartaun Elkartean, iluntzeko 20:30etan
  Karlos Aizpurua eta Juanito Mitxelena
  Josu Oiartzabal "Xamoa" eta Asier Bergaretxe
  Jon Iragorri eta Iker Goñi
  Karlos Ibarguren eta Arkaitz Goikoetxea

 APIRILAREN 18a, LARUNBATA
 Amazkarren, arratsaldeko 17:30etan
  Gotzon Azpiolea eta Eneritz Zabaleta
  Abel Zabala eta Miren Artetxe
  Juan Mari Lopez eta Joxe Juan Zubieta "Etxabe"
  Mirari Martiarena eta Jon Martin

 Finala maiatzaren 8an izango da, Girizia Elkartean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu