Gaztetxean, 22:00etan hasita 2013-12-19

Kopla txapelketa bihar Zarautzen

Zarauzko kopla txapelketaren zazpigarren edizioa jokatuko da bihar, Putzuzulo gaztetxean. Hamar bertsolari arituko dira ekitaldian: Unai Iturriaga (iazko zintzarriduna), Ainhoa Agirreazaldegi, Anjel Mari Peñagarikano, Etxahun Lekue, Sustrai Colina, Saioa Alkaiza, Ane Labaka, Odei Barroso, Juan Mari Juaristi eta Agin Laburu. Irabazleak zintzarria izango du sari.
Zarauzko kopla txapelketaren zazpigarren edizioa jokatuko da bihar, Putzuzulo gaztetxean. Hamar bertsolari arituko dira ekitaldian: Unai Iturriaga (iazko zintzarriduna), Ainhoa Agirreazaldegi, Anjel Mari Peñagarikano, Etxahun Lekue, Sustrai Colina, Saioa Alkaiza, Ane Labaka, Odei Barroso, Juan Mari Juaristi eta Agin Laburu. Irabazleak zintzarria izango du sari. Lehiaketa berezia izaten da Kopla Txapelketa. Putzuzulo gaztetxea lepo betetzen da eta oso giro beroa izaten dute bertsolariek kanturako.

Zazpigarrenez egingo da Kopla Txapelketa. Abenduro Zarauzko EHEk eta AEKak elkarrekin antolatzen zuten euskara astearen altzoan sortutako ekimena da. Urte batzuk igaro dira aste hori antolatzeari utzi zitzaionetik, eta Kopla Txapelketak bere bidea egiten jarraitu du. Hauek izan dira aurreko urteetako zintzarridunak:
2007 Maddalen Arzallus
2008 Igor Elortza
2009 Julio Soto
2010 Amets Arzallus
2011 Beñat Gaztelumendi
2012 Unai Iturriaga

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu