Afaria ez da Kursaalen izango 2013-12-23

Bertso Eguna urtarrilaren 25ean eta afaria Kursaal ondoko kiroldegi batean

Bertso Eguna urtarrilaren 25ean ospatuko da, larunbatez, eta ohi bezala, egun osoko egitaraua izango du. Arratsaldeko ekitaldia Kursaalen izango da, baina afari lekuan aldaketa dator. Kursaal inguruko kiroldegi batean egingo da, eta Iparra-Hegoa elkartea arituko da prestaketa lanetan. Arratsaldeko ekitaldirako sarrerak urtarrilaren 7an jarriko dira salgai.
Bertso Eguna urtarrilaren 25ean ospatuko da, larunbatez, eta ohi bezala, egun osoko egitaraua izango du. Arratsaldeko ekitaldia Kursaalen izango da, baina afari lekuan aldaketak datoz. Kursaal inguruko Manteo kiroldegian egingo da, eta Iparra-Hegoa elkartea arituko da prestaketa lanetan.

Sarrerak urtarrilaren zazpian salgai
Arratsaldeko ekitaldirako sarrerak urtarrilaren 7an jarriko dira salgai www.bertsosarrerak.eu gunean, Bertsozale Elkarteak aditzera eman duenez. Bazkideek afaritarako sarrerak eskuratzeko lehentasuna izango dute, urtarrilaren 7tik 15era. Bazkide ez direnek, urtarrilaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dituzte.

Urtarrilaren 22an aurkeztuko da Bertso Egunaren edizio berria.

Albiste gehiago

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena