Bertsozale Elkarteraren eskutik 2014-01-22

Generoa azalera Bertso Egunean

'Azalera' goiburupean, generoa izango da aurtengo Bertso Eguneko gai nagusia. Bertso munduko 40 emakumek egindako gogoeta dago proposamenaren oinarrian. "Ez gatoz lezioak ematera, galderak eta egoerak planteatzera baizik, umoretik eta positiboan" adierazi dute Nerea Elustondok eta Ixiar Eizagirrek antolakuntzaren izenean. Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere txalotu eta eskertu egin dute planteamendua.
'Azalera' goiburupean, generoa izango da aurtengo Bertso Eguneko gai nagusia. Bertso munduko 40 emakumek egindako gogoeta dago proposamenaren oinarrian. "Ez gatoz lezioak ematera, galderak eta egoerak planteatzera baizik, umoretik eta positiboan" adierazi dute Nerea Elustondok eta Ixiar Eizagirrek antolakuntzaren izenean. Iraia Eliasek gorpuztu du Kursaaleko ekitaldia oinarri horren gainean. 'Arazlera' goiburua adiera anitzetan baliatu nahi dute: batetik, generoaren gaia azaleratzeko; bestetik, azaletik eta emoziotatik bertsotan egiteko; eta azkenik, baita espazio aldarrikapen gisara ere. Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere txalotu eta eskertu egin dute planteamendua. Donostiako Victoria Eugenia antzokian izan da aurkezpena eta bertan izan dira Bertsozale Elkarteko Ixiar Eizagirre eta Nerea Elustondo; Donostiako Udaleko Nerea Txapartegi; Gipuzkoako Foru Aldundiko Laura Gomez.

Urteetako bidearen ondotik, gogoeta uztea helburu
Generoaren gaiak urteak daramatza bertsolaritzan egosten. Bertso Egun honek duela 10 urte inguru emakumezko bertsolariek Azkizun (Getaria, Gipuzkoa) egindako elkartze hartan du jatorrietako bat. Gaia mamitzen joan da eta duela bost urte Genero Batzordea sortu zuen Bertsozale Elkarteren baitan. Garai haietan ere egon zen Bertso Eguna generoaren bueltan antolatzeko ideia, baina ez zen atera, Nerea Elustondo adierazi duenez. Iaz, berriro sortu da aukera hori eta bai, ia adin desberdinetako 40 emakumezkok hartu zuten konpromisoa ekimena aurrera ateratzeko. Guztien artean jorratu dituzte landu beharreko alorrak, kezkak, gaiak, saioaren tonua eta abar. Bide hori egin izana bera oso garrantzitsutzat jo dute Elustondo eta Eizagirrek, eta aurtengo Bertso Egunak lezioak eta erantzunak baino, galderak eta gogoeak uztea dute helburu.

Alde Zaharrean bertso poteoa, Kursaleko ekitaldia eta afaria Manteo kiroldegian
Aurtengo Bertso Egunak ere hiru ardatz nagusi izango ditu, ekitaldiei dagokionez. Bertso poteoa goizean Donostiako Alde Zaharrean, Kursaaleko ekitaldia arratsaldean eta afoldoan bertso musikatuak eta bertso esketxak izango dira.. Denera ia 55 bertsolari hartuko dute parte. Goizeko saioan: Iratxe Ibarra, Amaia Agirre, Erika Lagoma, Miren Artetxe, Ane Labaka, Amaia Iturriotz, Maddi Sarasua, Ane Zuazubiskar, Izar Mendiguren eta Itxaso Paia. Kursaaleko ekitaldian: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Elustondo, Uxue Alberdi, Rosi Lazkano, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Maddi Ane Txoperena, Beñat Gaztelumendi, Ainhoa Agirreazaldegi, Saioa Alkaiza eta Iñaki Gurrutxaga. Afalondoan: Miren Artetxe, Estitxu Eizagirre, Idoia Etxeberria, Onintza Garcia, Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal, Hodei Unzueta, Leire Amenabar, Aitor Bizkarra, Joritz Bastarrika, Arrate Gaztelu, Oihana Makazaga, Uxue Larrukert, Servier, Asier Galarza, Maialen Akizu, Eli Pagola, Kattalin Barcena eta "Lorratzak" taldea (laukotea)

Beste disziplinetako artistak
Kursaaleko beste sorkuntza alorretako artisten parte hartzea ere izango du. Miren Gaztañaga aktorea, Ainhoa Alberdi aktorea, Judith Montero saxo jolea, Allarte oihal eta dantza taldea eta Maddi Oihenart abeslaria arituko dira. Afalostean Laket musika taldeak joko du.



Albiste gehiago

Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05

«Ikusi dugu bertsoa utzi zuten pertsona horiek bertsotan perfektamente egiten dutela»

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran