Mikel Laboa Sariketa 2014-01-23

Igandean hirugarrenez Donostian

Ander Solozabal, Paula Amilburu, Aitor Salegi, Maddi Sarasua, Imanol Uria eta Maialen Akizuk kantatuko dute Donostiako Doka Kafe Antzokian, arratsaldeko 18etan.
Badira hiru urte Donostian, Antiguoko jaietan Mikel Laboa sariketa antolatzeari ekin ziotenetik. Aurten hirugarren edizioa beteko du bertsolari gazteei zuzendutako sariketa honek. Igandean izango da, arratsaldeko 18etan, Doka Kafe Antzokian. Sei bertsolari ariko dira oholtza gainean kantuan:

 Ander Solozabal
 Paula Amilburu
 Aitor Salegi
 Maddi Sarasua
 Imanol Uria
 Maialen Akizu

 Bertsolari bakoitzak hamabi bertso kantatu beharko ditu saioko lehenengo fasean:

 -Binaka, gaia emanda, zortziko handian 3na bertso
 -Binaka, gaia emanda, zortziko txikian 3na bertso
 -Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian 3na bertso
 -Kartzela: Bi punturi erantzun eta hitz bati bertso bat

 Ondoren, bi bertsolari sailkatuko dira buruz burukoan aritzeko. Honako ariketa hauek egin beharko dituzte:

 -Binaka, gaia emanda, puntuka sei bertso osatu arte
 -Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean 3na bertso
 -Bakarka, gaia emanda, doinu eta neurri librean bi bertso

  Iñigo Legorburu, Mikel Lersundi eta Zigor Leunda ariko dira epaile lanetan.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu