Asteburuko agenda 2014-01-24

Zortzi saio daude astebururako iragarrita

Gaur Usurbilen, Berrizen, Markina-Xemeinen, Busturian eta Zornotzan izango dira saioak; bihar Goldaratzen eta etzi Oñatin eta Astigarragan.
Euritsu hasi da asteburua baina barrutik ibilita ere izango da non gozatua, zortzi saio baitaude iragarrita. Gaur bertan, Usurbilen, txotx irekiera ekitaldia egingo dute Saizar Sagardotegian, iluntzeko 20:30etan. Aitor Mendiluze eta Jexux Mari Irazu ariko dira bertsotan. Berrizen, berriz, Eskolako jantokian bertso-afaria iragarri dute gaur iluntzeko 21etarako. Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagak kantatuko dute. Markina-Xemeinen ere afalostean izango da saioa, Gaztetxean. Ander Elortegi, Nerea Ibarzabal, Lander Ibarluzea "Atxulue", Iratxe Ibarra, Xabat Galletebeitia, Joseba Artza, Gorka Ostolaza "Potxis", Joseba Sololuze eta Jokin Arbe jardungo dira kantuan. Busturian iluntzeko 21:30etan izango da saioa, Taberna Barrin, Asier Galartza, Koldo Gezuraga, Mikel Retolaza eta Roke Alberdirekin. Eneko Aldanak aurkeztuko du saioa. Azkenik, Zornotzako Uxarte sagardotegian bertso-afaria egingo dute Beñat Ugartetxea eta Unai Agirrerekin. Bihar Goldaratzen ere bertso-afaria egingo dute, iluntzeko 21:30etan ostatuan. Julio Soto eta Iker Zubeldia dira bertan kantatzekoak. Etzi, berriz, bi bertso-ekitaldi daude iragarrita. Oñatin "Bi bala" ikuskizun berezia izango da iluntzeko 19etan Pako tabernan. Iñaki Gurrutxaga eta Aitzol Barandiaran ariko dira kantuan, Julen Goikoetxea eta Xabier Etxeberriak musikaz lagunduta. Astigarragan bertso-bazkaria izango da, eguerdiko 14etan, Ipintza sagardotegian Sustrai Colina eta Maialen Lujanbiorekin.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu