Egun osoko jarduna izaten da 2014-01-30

Lau talde Mutrikuko Santa Eskean, larunbat honetan

Santa Eskea koplarentzat zita garrantzitsua izaten da herri askotan. Mutriku da horietako bat, non herrian oso sustraitutako ohitura den. Aurten ere lau talde aterako dira, talde bakoitza bina koplarirekin, herriko bertso eskolaren estutik.
Urtero bezela, otsaileko lehen larunbatean Santa Eskea ospatuko da Mutrikun.  Aurtengoan  lau talde arituko dira Mutrikuko kale eta baserriak koplatzen, eta bertan batzen den dirua Kalaputxi herri aldizkariarentzat izango da. Hauek dira koplari arituko diren taldeak:

•    Bertso eskolatik 3 talde:
   1.Taldea:  Koplariak Imanol Lekunberri eta Iñigo Arrizabalaga . Goiz eta arratsalde kalean  arituko dira koplari.
    2.Taldea:  Koplariak Jexux Mari Irazu eta Laxaro Astigarraga. Talde honek Olatz eta Ibiri bailarak koplatuko ditu.
   3.Taldea:  Koplariak Jokin Uranga eta Orlando Arreitunandia. Talde honek Astigarrabia eta Olabarrieta bailarak koplatuko ditu.

•    Mijoa auzoko taldea:  Koplariak Iñaki Apalategi eta Xabi Astigarraga. Goizean Galdua bailaran arituko dira eta arratsaldean Mijoan.

Antolatzaileek Mutrikuko Santa Eskean parte hartu nahi duten herritarrei gonbitea egin diete.

Txapelak eta blusak, Gaztetxean

Santa Eskea fenomeno sozial kuriosoa da Mutrikun. Errotua egoteaz gain, aukera berrietara ere irekia dagoen ekimena da. Iaz, esaterako, Mutrikuko gaztetxea izan zen Santa Eskeko talde zabalaren oinarrizko kanpamendu eta bilgune, bere kontraste eta aberastasun guztiarekin.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu