Aurtengoa 16. edizioa izan da 2014-01-29

Paule Ixiar Loizaga eta Iñigo Legorburuk irabazi dute San Antontxu Bertso-Paper lehiaketa

Paule Ixiar Loizaga eta Iñigo Legorburuk irabazi dute San Antontxu Bertso-Paper lehiaketa
Gazteen mailan Aitor Servier eta Iker Elortegi geratu dira bigarren eta hirugarren. Helduen mailan, berriz, Ardatz Enbeita eta Iratxe Ibarra.
Joan zen urtarrilaren 19an banatu ziren Mungian San Antontxu bertso-paper lehiaketaren sariak. Taket Bertsolaritza Alkarteak antolatutako lehiaketa honek 16. edizioa zuen aurtengoa. Bi kategoriatako sariak banatu ziren: Gazteen mailan Paule Ixiar Loizaga gelditu zen txapeldun "Maitasun itsua" sortarekin. Bigarren Aitor Servier geratu zen ("Ordu bete atzera estatu espainiarrak") eta hirugarren Iker Elortegi ("Oroitzapenak"). Horiez gain, Olaia Gallastegik ("Bertsoekin bizi naiz") eta Izaro Martinek ("Gabon hauetan pasa dot") aipamenak lortu zituzten. Helduen mailan Iñigo Legorburuk irabazi zuen "Oztopoen aukerak" lanari esker. Bigarren Ardatz Enbeitak egin zuen ("Abenduko hotzak") eta hirugarren Iratxe Ibarrak ("Euskaldun barri bat BECen"). Kategoria honetan aipamena lortu zuten Erlantz Astorkizak ("Pobsvonder"), Garazi Mendozak ("Ospitalean zeuri begire"), Beñat Barainkak ("Haurra"), Iraitz Bilbaok ("Bat gehi bat ez denean bi") eta Naroa Elortegik ("Ikara").

Albiste gehiago

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena