Erniarraitz Sariketa 2014-01-29

Saioa Alkaiza nagusi lehenengo kanporaketan

Bere atzetik gelditu ziren Eneritz Artetxe, Jon Gurrutxaga, Maddi Ane Txoperena, Malen Amenabar eta Unai Mendizabal. Ostiralean jokatuko da bigarren kanporaketa, Errezilen.
Joan zen ostiralean abiatu zen Erniarraitz Sariketaren zazpigarren edizioa, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan: Jon Gurrutxaga (Azpeitia) Maddi Ane Txoperena (Hendaia) Saioa Alkaiza (Iruñea) Malen Amenabar (Larrabetzu) Unai Mendizabal (Zizurkil) Eneritz Artetxe (Azkoitia) Azkenean Saioa Alkaizak lortu zuen lehenengo postua, eta zuzenean sailkatu da finalera. Bigarren Eneritz Artetxek egin zuen, eta aukerak dauzka bertara sailkatzeko. Bigarren kanporaketa ostiral honetan jokatuko da, gaueko 22etan, Errezilgo Borondegin. Nekane Zinkunegi, Josu Oiartzabal "Xenpelar", Paula Amilburu, Jon Ander Iriondo, Ugaitz Beristain eta Amaia Iturriotz ariko dira kantari. Finala otsailaren 14an jokatuko da, Azpeitiko Gaztetxean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu