Bertso Eguna Donostian 2014-01-29

Afalosteko emanaldian

Kursaaleko ekitaldiaren ondoren afaltzeko 700 lagun inguru elkartu ziren Manteo kiroldegian. Afalostean bertso-jarriak, musika emanaldiak eta ikusentzunezkoak izan ziren entzungai eta ikusgai.
Bertso-sorta musikatu batzuk eman zioten hasiera afalosteko emanaldiari. Maialen Akizu, Eli Pagola eta Kattalin Barcena igo ziren oholtzara pianoz lagunduta bertso-jarriak kantatzera.

Jarraian, Aitor Bizkarra eta Joritz Baztarrika gitarra jotzen eta Paule Loizaga, Oihana Makazaga, Uxue Larruker, Aitor Servier eta Asier Galartza kantuan. Hauek ere bertso-jarri musikatuak eskaini zituzten.

Ondoren, bi abesti entzun ahal izan ziren Lorratzak taldearen eskutik.

Kantu saioaren ondoren, hainbat ikusentzunezko eskaini zituzten Manteo kiroldegian: Zergatik Walli animazio-bideoa eta esketxak, Nesketxak.

 Arratsaldean bakarrik ez, gauean ere galderak sortzen eta eragiten jarraitu zuten Bertso Egunaren antolatzaileek.

Gauari amaiera eta goizari ongi-etorria egiteko, Laket musika-taldeak jarri zuen dantzarako musika.



Bertso-jarri musikatuak
2014-01-25 Donostia

Zergatik Wally?
2014-01-25 Donostia

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa