Kabitik Plazara ekimena 2009-04-02

Bertso-afaria izango da larunbatean

Bixente Gorostidi, Jexux Mari Irazu eta Anjel Mari Peñagarikanok kantatuko dute. Tolosako Iurre Elkartean izango da saioa, iluntzeko 21etan.
 Aurrera doa Kabitik Plazara ekimena. Txolarre herri irratiak antolatu du ekimen hau. Datorren larunbatean bertso afaria izango da Tolosako Iurre elkartean, gaueko 21etan hasita. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Bixente Gorostidi
 Jexux Mari Irazu
 Anjel Mari Peñagarikano

 Bertso afariak bi zati izango ditu. Hasieran Igotz Alkortak jarritako gaiei kantatuko diete bertsolariek. Ondoren librean ariko dira. Afaltzera hurbiltzen direnek honako menu hau izango dute: Zizka-mizka hotz eta beroak, entsalada epela, txerri azpizuna patata pure eta hirugiarrarekin, tarta izoztua, kafea eta kopa. 25 eurokoa izango da prezioa. Sarrerak Iurre Elkartean bertan, Raku tabernan eta Galtzaundiren egoitzan eskura daitezke.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen edo sartu Txolarre Irratiaren web orrian.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu