Gaur saioak izango dira Abadiñon, Lezon, Azpeitian eta Gasteizen; bihar Iturenen, Donamartirin, Aizarnazabalen, Soraluzen, Iruñean, Donibane Garazin, Bilbon, Mutrikun, Zestoan eta Berriozarren eta etzi Tolosan, Bilbon eta Zarautzen.
Saioz betetako asteburua dator. Gaur bertan saio bat baino gehiago izango dira. Abadiñon, bertso-eskolak antolatuta, bertso-afaria egingo dute Gaztañodi Elkartean Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin. Lezon ere bertso-afaria iragarri dute Sagarzulo sagardotegian iluntzeko 21etan Julio Soto, Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia kantuan direla. Azpeitin Iturri elkartean izango da bertso-afaria, Agin Laburu eta Unai Agirrerekin. Gasteizko Ehari auzoan iluntzeko 20:30etarako dago bertso-afaria iragarrita. Bihar ere oparo dator agenda. Iturenen, Ihoteen osteko kontu-eguna dela eta, urtero bezala bertso-bazkaria egingo dute. Igor Elortza eta Iker Zubeldia jardungo dira bertsotan. Donamartirin bertso-afaria izango da iluntzeko 20etan Herriko gelan, Sustrai Colina eta Maialen Lujanbiorekin. Santa Ageda bezpera datorren asteartean izanik, asteburu honetan eskeko saio bat baino gehiago izango dira. Aizarnazabalen egun osoz ariko dira Aitor Mendiluze, Mikel Aiertza eta Igor Olabide. Soraluzen Egoitz Unamuno, Amaia Iturriotz, Eneko Beretxinaga eta Beñat Iguaran dira baserriz baserri aritzekoak. Donibane Garazin arratsaldeko 17etatik gaueko 23etara bitartean ariko dira kantuan. Mutrikun lau taldetan banatuta aterako dira goizeko 10etan Luardo etxetik. Iñigo Arrizabalaga, Jexux Mari Irazu, Xabi Astigarraga, Iñaki Apalategi, Laxaro Astigarraga, Orlando Arreitunandia, Jokin Uranga eta Imanol Lekunberri dira kantuan aritzekoak. Zestoako eskeko saioan, berriz, Iñigo Mantzizidor "Mantxi" eta Jon Ander Iriondo ariko dira bertsotan. Iruñean bertso-afaria egingo dute gaueko 22etan Alegria Peñan Jon Maia eta Unai Iturriagarekin. Bilbon plaza libreko saioa izango da Begoñazpi ikastolan arratsaldeko 18:30etan. Juan Mari Narbaiza eta German Meabebasterretxea dira bertsotan aritzekoak. Berriozarren bertso-afaria egingo dute Eneko Lazkoz eta Alaia Martinekin. Etzi, berriz, beste hiru saio iragarri dituzte. Tolosan egun osoko saioa izango da San Blas auzoan, jaiak direla eta. Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikanok kantatuko dute bertan. Bilbon, 7katu Gaztetxearen urteurrena dela eta, bertso jaialdia egingo dute arratsaldeko 18:30etan gaztetxean bertan. Igor Elortza, Etxahun Lekue, Jon Maia eta Oihana Bartrak kantatuko dute. Azkenik, Zarautzen eskeko saioa egingo dute egun osoan zehar.