Hitzetik Hortzera 2014-01-31

Bertso Egunari errepasoa eta Tolosako bertso-jaialdia

Bertso Egunari errepasoa eta Tolosako bertso-jaialdia
Bertso Eguneko bertsoaldi batzuk gogoratuko dituzte ekitaldia antolatzen eta oholtzan kantuan aritu ziren lau lagunekin. Tolosaldeko Atariaren aldeko bertso-saioan ere izan zen Hitzetik Hortzera.
Bertso Egunaren biharamunean elkartu ziren Ixiar Eizagirre, Nerea Elustondo, Iraia Elias eta Beñat Gaztelumendi. Iraia Elias Kursaaleko ekitaldiaren zuzendari eta aurkezlea izan zen; Ixiar Eizagirre eta Nerea Elustondok talde-antolatzailean hartu zuten parte eta azken hau Beñat Gaztelumendirekin batera kantuan aritu zen oholtzan.

Saioa prestatzerakoan zituzten asmo, helburu eta beldurrei buruz hitz egingo dute, baita amaitutakoan utzi dizkien sentipenez ere. Beraien arteko solasaldiak gidatuta Bertso Eguneko zenbait bertsoaldi eskainiko dtuzte.

Horrez gain, iada urteroko hitzordu bihurtu den Tolosako bertso-saioa izango da Hitzetik Hortzeran. Aurten, Tolosaldeko Ataria proiektu berriaren aldeko bertso-saioa. Han izan ziren kantuan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Igor Elortza eta Jexux Mari Irazu.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»