Bertsularien Lagunak antolatuta 2009-04-04

Iparraldeko bertso eskolen topaketa asteburuan

Bidarraiko Zaharria aterpetxean izango da. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako bertso eskoletako 11 eta 18 urte bitarteko bertsolariak elkartuko dira.
 Bertsularien Lagunak elkarteak antolatuta, Iparraldeko Bertso eskolen topaketa izango da asteburu honetan, Bidarraiko Zaharria aterpetxean. Aurtengoa hamargarren edizioa izango da. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako bertso eskoletako 11 eta 18 urte bitarteko bertsolariak elkartuko dira. Guztira, 25 haurrek eman dute izena.

 Topaketa hauen helburu nagusia elkar ezagutzea eta urrutiko lagunak berriz ikustea da, beti ere bertso giroan. Honako hau izango da egitaraua:

 APIRILAREN 4a:
  10:00 Ongi-etorria
  10:30 Elkar ezagutzeko bertso jokoak
  11:00 Mendi itzulia/Bertso tribiala (eguraldi txarra bada)
  12:30 Bazkaria
  14:00 Pausa
  15:30 Bertso antzerkia
  17:00 Askaria
  17:30 Bertso antzerkien ematea
  18:30 Pausa
  20:00 Bertso afaria Ekhi Erremundegi eta Patxi Iriartekin

 APIRILAREN 5a:
  08:30 Gosaria
  09:30 Olinpiadak
  11:30 Mixel Xalbador eta Txomin Ezponda bertsolari gonbidatuen errezibitzea
  12:30 Bertso bazkaria Xalbador eta Ezpondaren eskutik
  15:00 Bertsolari gonbidatuekin kalaka
  16:00 Garbiketak
  17:00 Etxera

 Begirale bezala bertso eskoletako hainbat irakasle ariko dira. Sukaldari lanak, berriz, gurasoek egingo dituzte.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu