Erniarraitz Sariketa 2014-02-07

Azkeneko kanporaketa jokatuko da gaur

Azkoitiko Kultur Etxean gaueko 22etan ariko dira Oier Etxeberria, Iñigo Ibañez, Aitor Salegi, Eneritz Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Silvia Etxaniz. Joan zen ostiralean Amaia Iturriotz nagusitu zen.
Gaur jokatuko da Erniarraitz Sariketako azkeneko kanporaketa Azkoitiko Kultur Etxean. Honako bertsolari hauek ariko dira bertan: Oier Etxeberria (Azpeitia), Iñigo Ibañez (Azpeitia), Aitor Salegi (Zestoa), Eneritz Arzallus (Azkoitia), Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein) eta Silvia Etxaniz (Azkoitia). Gai-jartzaile lanetan Ane Iriondo ariko da. Gaur jakingo da ze sei bertsolari sailkatuko diren finalera. Joan zen asteburuan Amaia Iturriotz nagusitu zen, Josu Oiartzabal "Xenpelar"-en aurretik. Beraiekin batera aritu ziren Nekane Zinkunegi, Paula Amilburu, Jon Ander Iriondo, Ugaitz Beristain eta Amaia Iturriotz.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat